XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hik heuk be ondo euki duna ba hire uso hori gordetako, baina, tira, lotsaria goiti beiti aurrera egin behar da eta, a ber, zenbat da eskatuten duzuna hori untze-jo hori kitututeko?

Eta ez dakit zenbat izango zen baina, behinik behinean diru ederrak pagatu behar izan ei zituen urliaren aita horrek.

Eta gero sarri kontetan zuen lagun artean eta: semearen untze-joak karu urten ziola.

Bueno, utzi diezaiogun hauei kontuoi bai!, ze pasetan dudan lotsaria ez da txikerra gero!

Gure baduzu, kontuokin akabetako, daragoiogun komertazinoko esakera batzuk kontaduko dizkizut.

Badakizu andreari mun egiteko zeintzuk diren hiru lekurik onenak?

Hauexek: begia, ahoa eta usoa!

Barre egiten duzu?

Eta esaten dute, usoa, deskuidu baten, dagoen lekuan barik bekokian balego, inor enemoratu be ez traste hori ikusikeran!

Gero, hauei tabernetako neskatxiei eta be esaten zaie: bide ertzeko haritzak eta tabernako neskatxiak sarri zirria eta aparajua!

Gero hauek tabernetako kontuak, edan-edan egin orduan, batak handia botaten badu besteak handiagoa, zeinek gehiagoka, eta hauek fanfarroiak esaten dute: eltxoari aidean doala be egingo lioketela narrutan.

Eta gero behin katutuz gero, faltetan be igual hasten dira, bateko urliaren andrea harekin dabilela, bestearena besteakin eta holango susterbakokeriak.

Holangoren baten, ez noatzu izena esaten, baina, urliak ederra kontestadu zion beste urliari.

Batak esan zion ba ze:

- Hi, hire andrea urli lekutako gizonarekin zebilk!

- Ba begiratu iezaiok, erantzun ei zion niri neuri behar dudana emoten zidak eta gainetikoarekin berak agintan dik!

Bueno, oraingoxean bai, utzi diezaiogun komertazino honi.

Oraintsurarte hauek gauzok kontatu be ezin litezkeen egin, kontetea be pekatua zen, gaur graziak ez dagoela lehengorik, orain abadeak be ez diote mirarik egiten honango kontuak konteteari, batzuk barre be majo egiten dute, orain, jakina, kontetea da gauza bat eta egitea beste bat, ze gaur be txarto dagoena txarto dago, gaur ez dakit ba lar ez ete den pasatu jentea bestera, jakina, askori kupoa denpora baino lehenago betetan zaie eta gero ez dago dibortzio eta pestekeria baino besterik.

Artez dabilena ez da inoiz damutuko, eta ez euki inoiz artez ibilienaren damurik, oker dabilena lehentxuago edo gerotxuago agirian lotuten da eta gero zure fama eta kredituari eperdian mun egin iezaiozu!